XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begi bat Irlandarantz so zuen bitartean, bestea Alemanian pausatua zuen.

Guda-ontziak egiteko programak geratzeko itsas atsedena eskaini zien behin baino gehiagotan alemaniarrei, baina hauek ezezkoarekin ihardetsi zioten beti.

Horrela, itsas armadaren aurrekontua handiagotzeko aitzakia izan zuen.

Gobernuko kideek ez zuten hori begi onez ikusten eta urtarrilean dimisioa aurkeztu zuen, baina, berarekin batera gobernu osoa erortzear egon zen arren, otsailerako nahi zuen ia guztia lortua zeukan.

Hilabete haietan ez zen giro Europako potentzien artean.

Hiru ziren gerra aurreko testuinguruan europar herrialdeen arteko harremanak larritzen zituzten gertakizunak.

Frantzia eta Alemaniaren arteko tentsioa zen bata, alemaniar eta britainiarren elkar-ulertze eza zen bestea, eta Balkanetako estatusa hirugarrena.

Frantzia eta Alemaniaren arteko arazoak ez ziren berriak.

1870eko gerra franko-prusiarra azkenek irabazi zuten eta Alemaniar Inperioa eratu zen.

Gainera, gerra horren ondorioz ordu arte frantziarrenak izandako Alsazia eta Lorrena alemaniarren esku geratu ziren.

Horrek errebantxa gosez utzi zituen frantziarrak